Alaitz Melgar barakaldarrak bere amona zenaren bizitza berreraiki du Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika bekari esker. Maiatzaren 20an Donostian aurkeztu zuen urtebeteko lanaren ostean plazaratutako emaitza, eta bihar (ekainak 13) Deban izango da aurkezpen ekitaldia.
18:30ean jarri dute hitzordua, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.