Datorren astean izango da, astelehenetik ostiralera, Euskal Herrian egiten den industria azokarik garrantzitsuena. Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak 32. edizioa izango du aurten, eta funtzionamenduan dauden makina handiak eta fabrikazio aurreratuko soluzioak erakutsiko ditu zuzenean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, erakustazokan 1.558 enpresak parte hartuko dute; guztira 3.593 produktu erakutsiko dituzte, 400 berritasun izango dira, 1.910 makina eta 105 robot.
Makina erremintaren biurtekoa erreferente da munduan, berrikuntzan, teknologian, ezagutzan eta aukera komertzialetan. Barakaldoko BEC erakustazokaren sei pabiloiak beteko ditu, eta aurtengoa «oso indartsua» izango dela uste dute antolatzaileek. Mexiko izango da herrialde gonbidatua, "industriarako merkatu estrategikoa delako".