Debako udal gobernutik jakinarazi dute gaur arratsaldean jendaurrean aurkeztuko dutela 2023-2027 Gobernu Plana, eta ekitaldira joateko deia egin diete herritarrei.
Azaldutakoaren arabera, "dokumentu horrek datozen urteotan Deba hobetzen eta hazten jarraitzeko eta debarren bizi kalitatea handitzeko udal gobernuak landu dituen proiektu eta proposamenak jasotzen ditu eta gobernuaren ibilbide orria izango da, Deba bizitzeko herririk onena bilakatzeko bidean".
Aurkezpen ekitaldia 18:30ean hasiko da eta, nabarmendu dutenez, "udal gobernuaren asmo zein proiektuen inguruan interesa duen herritar oro dago parte hartzera gonbidatuta".