Baso bete zientzia goiburupean, maiatzeko lau ostegunetan publiko orokorrari zuzendutako hitzaldi laburrak ematen ari dira zientzialari debarrak, euskaraz, zientzia-dibulgazioa eta pintxo-potea uztartuz (egitaraua HEMEN ikusi).
Lehenik, Ane Iriondo Neurozientzian doktoreak Alzheimer gaixotasuna prebenitu al daiteke? izenburuko hitzaldia eman zuen bertaratutakoen aurrean. Eta ondoren, zerbait jateko eta edateko atsedenaldia egin ostean, Mattin Urbieta Fisikan doktorearen txanda izan zen agertokian; Elektroiekin dantzan, argia harrapatu nanoeskala argitzeko izenburuko solasaldia eskaini zuen. Hizlariei galderak egiteko eta eztabaidatzeko tarterik ere izan zen hitzorduan.