'Baso bete zientzia' jardunaldien egitaraua egunez egun

Berriketan 2024ko api. 16a, 15:04

Maiatzak 3, osteguna  |  19:00  |  Kultur Elkartea

  • Eider Aldalur Ingeniaritza mekanikoan doktorea
    "Gehitu edo ezabatu? Arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarria"
    Gehitzea ez al da beti hobe ezabatzea baino? Jartzea kentzea baino? Nik badakit baietz, eta zuk? Arrazoia ezagutzeko zatoz fabrikazio-gehigarri edo 3D inpresioko teknologia ezberdinak ezagutzera.

  • Miquel Saumell Farmakologian doktorea
    "Kanabinoideak kontsumo ludikoaz haratago. Zertarako balio dute?"
    Ba al zenekien gure organismoak kanabinoideak sortzen dituela? Zertarako balio duten ulertzen saiatuko gara, osasungintzaren arloan izan dezaketen erabilera nabarmenduz.
 

Maiatzak 9, osteguna  |  19:00  |  Kultur Elkartea

  • Ane Iriondo Neurozientzian doktorea
    "Alzheimer gaixotasuna prebenitu al daiteke?"
    Medikuntzak eta gizarteak partekatzen duten erronka bati gaur egun ematen zaion erantzuna.

  • Mattin Urbieta Fisikan doktorea
    "Elektroiekin dantzan: argia harrapatu nanoeskala ikusteko"
    Molekulak, atomoak… txikiegiak dira begi hutsez edota mikroskopio optiko arrunten bitartez bereizteko. Nanoeskalan argia harrapatzea lortuz gero, hauek ikustera iritsi gaitezke.

 

Maiatzak 16, osteguna  |  19:00  |  Kultur Elkartea

  • Maddi Astigarraga Ilustratzaile zientifikoa
    "Ikusezina ikusaraziz"
    Ilustrazioaren ahalmena zientzia-ezagutzaren transmisioan.

  • Jon Lafuente Fisikan doktorea
    "Fisika kuantikoa edonon"
    Atomoz atomo, materia kondentsatuaren propietateak ulertuz eta aurresanez.
 

Maiatzak 23, osteguna  |  19:00  |  Kultur Elkartea

  • Igor Baroja Biologia molekularrean doktorea
    "Gure gorputzeko barne galaxia omikoa: mikrobiota"
    Bilioika mikroorganismo ditugu giza gorputzean, gure gorputzeko mikrobiotan. Mikrobio multzo honek berebiziko garrantzia du gure eguneroko bizitzan, osasunean eta ongizatean.

  • Aitor Urbieta Ingeniaritza informatikoan doktorea
    "Nola babes ditzakegu Blade Runner-eko erreplikanteak giza mehatxuen aurrean?"
    Adimen Artifizialaren arloan sekula bizi gabeko aurrerapen baten lekuko izaten ari gara. Aurrerapen bizkor horrek erronka esanguratsuak dakartza berekin, batez ere segurtasunari eta pribatutasunari dagokionean.

  • Mikel Elorza Fisikan doktoregaia
    "Neurtezina neurtzen: neutrinoak eta hauen detekzioa"
    “Detektatu ezin den partikula bat postulatu dut”, esan zuen Wolfgang Paulik 1930ean neutrinoa teorikoki aurresan zuenean. Gaur egun zenbait esperimentu ditugu partikula misteriotsu hauek aztertzen. Hau nola izan da posible?