Ongizate emozionalean, emozioen lanketan eta Mindfullnes-en aditua den Saioa Garmendiak gidatuko duen tailerrak bi orduko lau saio izango ditu guztira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio horiek hamabostean behin izango dira. Ostiralean (maiatzak 10) izango da lehen saioa eta hurrengo hiru saioak maiatzaren 22an, ekainaren 5ean eta ekainaren 19an izango dira. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte, lehenengo biak Kultur Elkartean, eta azken biak Ispiluen gelan.
Oraindik ere parte hartu ahal izateko zenbait leku geratzen direla iragarri dute antolatzaileek. Tailerra doakoa da eta bertan parte hartzeko nahikoa da 943 19 28 40 telefono zenbakira deitzea edo berdintasuna@deba.eus helbide elektronikora idaztea. Gogorarazi dute plazak mugatuak izango direla. Gehienez ere hamabi laguneko taldea osatuko dutela adierazi dute, partaideei "konfiantzazko giroa eskaini ahal izateko".