Ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerra egingo da Deban, maiatzaren 10etik ekainaren 19ra bitartean

Berriketan 2024ko api. 23a, 09:21

Arg.: Ihintza Elustondo (UKT)

"Osasun mentalak eta emozionalak gizabanakoen ongizatean duen garrantziaz" jabetuta, autozainketa eta ongizate emozionala lantzeko tailerra antolatu du Debako Udalak datozen asteotarako.

Ikastaroa Saioa Garmendiak (Astigarraga, 1979) gidatuko du; 25 urteko esperientzia dauka zaintza esparruan, eta aditua da ongizate emozionalean, coach pertsonalean, emozioen kudeaketan, adimen emozionalaren garapenean, eta mindfulnessean.

Maiatzaren 10etik ekainaren 19ra egingo da tailerra, eta doakoa izango da. Bi orduko lau saio izango ditu guztira, eta saio horiek hamabostean behin egingo dira. Maiatzaren 10ean izango da lehen saioa, 22an bigarrena, ekainaren 5ean hirugarrena, eta 19an laugarrena eta azkena. Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte, lehenengo biak Kultur Elkartean, eta azken biak Ispiluen gelan.

Izen-ematea zabalik dago eta parte hartu nahi duten herritarrek 943 19 28 40 telefono zenbakira deitu edo berdintasuna@deba.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute. Plazak mugatuak izango dira eta gehienez ere hamabi laguneko taldea osatuko dutela adierazi dute, partaideei "konfiantzazko giroa eskaini ahal izateko".