Udal iturriek jakitera eman dutenez, maiatzeko Merkatu Txikian honako ekoizleek parte hartuko dute: Doniene (barazkiak), Kortaberri (barazkiak), Zortziko (artisau eztia) eta Berbelar (gazta). Antolakuntzaren esanetan, 09:00etatik 09:30era gauzatuko den ekimenaren helburua da debarren zein bisitarien artean bertako produktuen salmenta sustatu eta ekoizleen lana balioan jarri eta indartzea.
Hitzordua, gainera, berritasun eta guzti datorrela iragarri dute. "Debako Udalak mantel berri bana banatu dio ekoizle bakoitzari, baita mahaian ekoizlearen edo baserriaren izena adierazteko kartel bana ere". Horrekin batera, ekimena musikaz girotuta izango dela ere esan dute antolatzaileek.