Udalerrian koalizio abertzaleak eskuratu ditu boto gehien (1.292) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, nabarmen gora eginez 2020koekin alderatuta (1.077 boto izan zituen orduan). Bigarren izan da EAJ-PNV, 1.203 botorekin, kasu honetan apur bat igota duela lau urteko emaitzekin alderatuz gero (1.170 boto izan zituen, lehen indarra izanik). Hirugarren alderdia PSE-EE izan da, 200 botorekin; duela lau urte baino 36 boto gehiagorekin, jain justu.
Sumar alderdiak 57 boto izan ditu, Elkarrekin-Podemos-ek 45 (157 lortu zituen 2020an), PPk 42 boto eskuratu ditu (duela lau urte bezalaxe), Vox-ek 19 izan ditu (kopurua mantenduz), eta Pacmak 9 lortu ditu (kasu honetan ere kopurua mantenduz).
Jarraitu kontaketa ofiziala eta herrietako emaitzak HEMEN.