Deialdiaren berri ematearekin batera, aldi baterako lanpostuaren ezaugarriak jakinarazi ditu Debako Udalak. Interesa duten herritarrek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orrian eman dezakete izena, apirilaren 19ra arte.
Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean funtsezkoa da, gutxienez, DBH edo eskola graduatua (edo baliokidea dena) izatea. Gainera, hautagaiek hizkuntza maila aurreratua egiaztatu beharko dute, euskaraz, ingelesez eta frantsesez. Euskaran, esaterako, C1 edo baliokidea den maila eskatzen da (irakurketa, idazketa zein ahozko mailan). Ingelesean, First Certificate edo baliokidea den agiria behar da, eta frantsesari dagokionean, gutxienez DELF B2 maila frogatu beharko dute lanpostuan izena ematen dutenek. Ingeles zein frantses maila egiaztatzeko titulurik ez dutenei hizkuntza frogak egingo zaizkiela azaldu dute.