Udalak lizitaziora atera du Santiago hondartzako toldo, hamaka eta aulkien zerbitzua, eta, horrekin batera, zerbitzuak hondartzako dutxa eta aldagela publikoetan sartzeko giltzaren kudeaketa bera ere jasotzen du. Adierazi dutenez, kontratuak uda sasoian hondartzako zerbitzuen eskaintza hobetzea du helburu, eta urtebeteko iraupena du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Ohi bezala, udako denboraldia ekainaren 15ean hasiko da, eta irailaren 15ean amaitu.
Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da. Hortaz, interesa duten herritarrek edo enpresek ordurako izapide guztiak bete eta proposamenak aurkeztu beharko dituzte elektronikoki, kontratatzailearen profilaren bitartez, edota aurrez aurre, herritarren arretarako bulegoan (Portu kalea, 1).
Deialdiari buruzko informazio osoa hemen kontsultatu daiteke.