Jendetza eta giro ederra Ibai ondoko hagin okerrak taldearen kontzertuan

Berriketan 2024ko api. 8a, 12:15

Herriko musikariek kontzertua eman zuten joan den ostiralean, apirilaren 5ean, Ondargain tabernako terrazan. Eguraldia lagun, jendetza batu zen hitzordura.

Harrera beroa egin zitzaion taldeak ostiral iluntzean eskainitako emanaldiari. Gau giro epela aprobetxatuz, herritar ugari hurbildu ziren Ondargainera, musikari debarren kontzertuaz gozatzera, eta, zuzeneko saioaren ondoren, rock-and-roll binilo pintxada ere egin zuten.

Emanaldian ateratako argazkiak ikus ditzakezue hemen. Iñaki Etxaberenak dira argazkiak.