Lehiari ekiteko gogotsu zeuden bolariak eta 62k hartu zuten parte irekiera jardunaldian, Floreagako bolatokian jokatu zuten tiraldian. Sebas Aranzabal elgetarra gailendu zitzaien etxeko bolariei, egin zituen hiru jaurtialdietan 7 txirlo bota baitzituen elgetarrak, Floreaga taldeko Santos Muñozek eta Erik Muñozek baino bat gehiago. San Migel taldeko Unai Loiola elgoibartarrarentzat izan zen laugarrena, bost txirlo botata. Hona sailkapena:
- Sebas Aranzabal (Elgeta) 7 txirlo
- Santos Muñoz (Floreaga) 6 txirlo
- Erik Muñoz (Floreaga) 6 txirlo
- Unai Loiola (San Migel) 5 txirlo
- Alex Campos (Asola Berri) 4 txirlo
- Mikel Urkia (San Joxepe) 3 txirlo
Aiastiako tiraldia, larunbatean
Hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako txapelketak eta Elgoibarren jokatuko dute bigarrena, Aiastiako San Migel bolatokian. Bihar izango da, 17:00etan. Gaur, bezperan, ere egongo da bolotan egiteko aukera, tiraldia egingo baitute gauean, 23:00etatik aurrera, bolariko euro bana ordainduta.