Hastear dago Bola Jokorako Euskal Federazioak antolatutako 53. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Iragarri dutenez, bihar (martxoak 16), 17:00etatik aurrera Azkoitiko Floreaga auzoko bolatokian jokatuko den jaurtialdiarekin hasiko da aurtengo txapelketa bidea egiten.
Guztira, hamar jardunaldi izango ditu eta horietako azkena Lasturko bolatokian lehiatuko dutela jakitera eman dute. Ekainaren 1ean, zehazki, bertan jokatuko dute txapelketari amaiera ematen dion Lehendakari Saria; 12:00etan hasiko da Gipuzkoako bolarien azken jaurtialdia. Horren ostean, saria jasoko dute puntuazio handiena dutenek.
Hona hemen tiraldien egutegi osoa (17:00etan hasiko dira jaurtialdi guztiak)
- Martxoak 16. Azkoitia (Floreaga).
- Martxoak 23. Elgoibar (San Migel).
- Apirilak 6. Elgeta.
- Apirilak 13. Aretxabaleta.
- Apirilak 20. Eibar (Asola Berri).
- Apirilak 27. Leintz Gatzaga.
- Maiatzak 4. Soraluze (Ezozi).
- Maiatzak 11. Soraluze (San Andres).
- Maiatzak 18. Elgoibar (San Pedro).
- Maiatzak 25. Bergara (San Joxepe)
*** Oharra. Txapelketan parte hartu nahi duenak bost euro ordaindu beharko ditu, baina ordaindu gabe ere izango da botatzeko aukera.