Martxoaren 7an, 8an eta 9an egingo da Neguko Outleta Debako hainbat dendatan. Zortzi dira guztira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Mugan jantzi-denda, Estilo, Look, Masillo liburu-denda, Bohem, Katalo Burdindegia, Aukerak eta Lamariano Oinetakoak. Eta horietan guztietan eskaintza bereziak aurkituko dituzte bezeroek.
Halaber, zozketa berezia egingo dutela ere iragarri dute. Izan ere, erosleen artean 150 euroko hiru bonu zozkatuko dituzte outletaren baitan.