Debako Udalak gogorarazi du literatur sariketan parte hartu nahi duten herritarrek igandera arteko epea dutela lanak aurkezteko. Beste behin ere, bi modalitate daude lehiaketan (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa), eta edonork hark dezake parte bertan.
Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izan behar, izenburua alde batera utzita, eta gai nagusiak Deba izan behar du aurten ere. Antolatzaileen esanetan, hain justu, kontakizunei esker "Debari buruz duten pertzepzioa" islatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Sei sari banatuko dituzte guztira: lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta 150 euro emango dizkiote saririk gabeko herriko lan onenari (sari bana modalitate bakoitzean). Debako Kultura zinegotziak izendatuko du epaimahaia, eta erabakia behin betikoa izango dela ohartarazi dute.
Lehiaketaren oinarri guztiak eta bestelako informazioa www.deba.eus-en.