Nazio Batuen agentziek duela hilabete batzuk adierazi zuten goseak eta gaixotasunek Gazan Israelgo bonbek baino pertsona gehiago hil ditzaketela. Eta, urtarrilean, Nazioarteko Justizia Auzitegiak (NJA) honako hau ebatzi zuen: “Israelgo Estatuak berehalako neurri eraginkorrak hartuko ditu oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa eman ahal izateko, Gazako zerrendan palestinarrek dauzkaten bizi-baldintza txarrei aurre egiteko”.
Presio mediatikoa desbideratzeko ahaleginean, Israelek Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziako (UNRWA) 12 langileri —Gazan 13.000 langile dira orotara— leporatu zien Hamasen urriaren 7ko ekintzan parte hartu izana, horri buruzko informazioa Nazio Batuen Erakundeari eman gabe. Errugabetasun-presuntzioa ahaztuta, genozidaren eta bere konplizeen mendekua egina zegoen. Ameriketako Estatu Batuek eta mendebaldeko demokrazia handiek Gazako errefuxiatuei elikagaiak, ura eta botikak, osasun eta eskola arreta ematen dizkien UNRWAren finantziazioa eten zuten. Herrialde horiek UNRWAri funtsak eteteak ia ezinezkoa egiten du NJAren agindua betetzea, Israeli laguntza militarra eta sostengu diplomatikoa ematen dizkioten bitartean.
UNRWA eta itzulerarako eskubidea ezabatzea
Israel milaka palestinarren kanporatzearen kontura eraikitako herrialde koloniala da; palestinar horietatik bost milioi baino gehiago UNRWAk artatzen ditu. Israelek nazioarteko erakunde hori desagertzeko interes estrategikoa du, horrekin batera NBEren 194 ebazpena betetzea ekidinez. Ebazpen horren arabera, "beren etxeetara itzuli eta bizilagunekin bakean bizi nahi duten errefuxiatuei lehenbailehen hori egiteko aukera eman beharko litzaieke". Errefuxiatu guztiek beren herrialdera itzultzeko eskubidea dute. UNRWA ezabatzeak hainbat hamarkadatan palestinarren mendekotasunaren eta egindako krimenen lekuko deserosoena desagerraraztea dakar, baita errefuxiatu palestinarren existentziaren aitorpena ezabatzeko arriskua ere.
UNRWA kolapsatzen bada, palestinarrek eta nazioarteak formulak bilatu beharko lituzkete Gazako zerrendan heriotza eta epidemiak zabal ez daitezen, Gazatik eta Zisjordaniatik exodoren bat saihestezina izan baitaiteke.
Zergatik da Israel hain boteretsua munduan?
Munduan 14 milioi judu daude, %43,6 AEBetan bizi dira eta %40,6 Israelen.
Finantza-kapitalaren zati handi bat sionismo juduaren esku dago, AEBetako eta Europako politikariengan botere handia duen lobby bat. Israelek AEBen laguntza militar eta diplomatikoa du, eta petrolio-eskualde hori kontrolatzeko bere abanguardia militarra da. Israel herrialde militarizatua da, goi mailako teknologia militarra eta espioitzakoa duena (Pegasus gogoratu).
Sionismoak komunikabideen zati handi bat kontrolatzen du. Murdoch, Jacob Rothschild, George Soros, BlackRock dira planetan banatzen den informazioaren %96aren jabeak, informazio hori egiazkoa edo faltsua izan. Halaber, BlackRock munduko inbertsio-funts handiena da, eta AEBetan egoitza duten arma-konpainia liderren akziodun handia.
Europa genozidio kolonialen erantzule izan da Amerikan, Namibian, Kongon, Hegoafrikan... Holokaustoan, eta orain genozidioaren konplizea da Palestinan.