Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dituzte saio praktikoan eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zeintzuk diren azalduko dute. Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta -eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida horretan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek azaroaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: posta elektronikoa bidaltzea argitu@gipuzkoa.eus helbidera edo telefonoz deitzea 628 532 303 zenbakira (astelehenetik ostiralera). Informazio gehiagorako: www.argitu.eus.