Hamar euro baino gehiagoko erosketa egitean, puntu bat emango zaio erosleari (puntu bat hamar euroko), eta erosketa bakoitzeko gehienez ere lau puntu lortu ahalko dira. 16 urtetik 29 urte bitartekoei, aldiz, bi puntu emango zaizkie 10 euroko erosketa bakoitzagatik, gazteek herrian erostea bultzatzeko.
Ekimenean parte hartzen duten saltokiek haien produktuekin osatutako loteak egingo dituzte. Puntu kopuru bat beharko da lote horiek eskuratzeko eta, kopuru hori lortzen duenean, herritarrak produktuen lotea jasoko du; hori izango da eroslearentzat onura, “oparia”.
Kanpaina abenduaren 31n amaituko da eta 2022ko urtarrilaren 8an bizikleta elektriko bat zozketatuko da parte-hartzaileen artean. Udalak 12.000€ jarriko ditu puntutan.