10 eta 100 langile bitarte dituzten enpresei zuzendutakoa da, planak egiteko ezinbestekoa izango da horretarako aholkularitza-enpresa homologatua kontratatzea. Legez 50 langiletik gora dauzkaten enpresek derrigorrez berdintasun plana egin behar dute. Otsailaren 11ra arteko epean egin behar da laguntza eskaera.
Diru-laguntzak enpresa horiei beren lehen pausoetan laguntzea du xede, enpresaren barruan berdintasuna sustatuko duen kultura txertatzen laguntzeko beren lehen berdintasun-diagnostiko eta planak diseinatzen hastean, plan eta programa horiek diseinatzean beharko dituzten baliabide materialez, ekonomikoz eta giza baliabidez hornituz; era berean, irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzea du helburu, baldin eta, gutxienez, 10 pertsona badituzte plantillan, eta aldez aurretik berdintasun-planak ezarri badituzte, eta horiek egokitu behar badituzte indarrean dagoen legeriara.
Deialdiaren inguruko xehetasunak hemen kontsulta daitezke.