Apirilaren 13tik 17ra bitartean Bilbon ospatu den jaialdiaren baitan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Debako, Mutrikuko eta Zumaiako erakargarri turistikoak eman ditu ezagutzera eta urte osoan eskaintzen dituen esperientzia eta bisita gidatuen berri ere eman du (flyscha uretatik ikusteko itsas-ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko irteerak, familiartean egiteko proposamenak…).
Guztira, gaur egun, Geoparkea ezagutzeko 15 bisita gidatu desberdin daude aukeran, norbere kabuz egiteko moduko ibilbide geologikoak tartean. Horien guztien berri eman du, bada, Bilboko jaialdian eta bisita gidatuak ere zozketatu ditu bere standera hurbildu diren bisitarien artean (2022an zehar edozein bisita gidatu egiteko sarrera bikoitzak, alegia). Halaber, tokiko produktuez osatutako GeoGourmet otarrak eskuratzeko aukera ere izan dute bisitariek.
Bisita gidatuen gaineko informazio osoa eta ordutegiak hemen kontsulta daitezke.