Indietako kontseiluak erabaki zuen kontuak egin ondoren Martin de Amusateguiri dirua ematea, honek familiarren artean banatzeko.
Pertsona bera edo izen bereko familiar bat ibiltzen zen Valladolideko audientzietan auzietan jarduteko; Mutrikuko herriarekin itsasadarrari buruz zegoen auziaz aritzeko ibili zen, esaterako. Hau Maria Martinez de Sasiolarekin ezkondu zena izan zen, ezkontzaren lekuko Estibariz de Sasiola euskarazko lehenengo emakume olerkaria izan zelarik.