Koalizio abertzaleak sare sozialen bidez zabaldu duen bideo motz baten bitartez eman du erabakiaren berri. Uneotan hauteskundeetara aurkeztuko den taldea osatzen dihardu koalizioak, baita hurrengo agintaldirako herri programa zehazteko bitartekoak zehazten ere.
Garcia Boyra zeregin horretan aritu da azken agintaldian, eta konpromiso horri eutsita, alderdiaren zerrendaburu aurkeztea erabaki du. Alkategaiak berarengan jarritako konfiantza eskertu dio EH Bilduren oinarri sozialari. Eta maiatzeko udal bozek ekarriko duten erronkari erantzuteko prest dagoela azpimarratu du. “Erantzukizunez lanean eta elkarlanean jarraituko dugu udaletxetik, bestelako gobernantza eredu batean sakonduz”.
Alkategaiari buruz. Durangon (Bizkaia) jaioa da 1987an, eta zientzia politikoetan eta administrazio publikoaren kudeaketan lizentziatua da. Master bat ere badu herritarren parte hartzean eta garapen komunitarioan.