Debako Udalak iragarri du 09:30ean zabalduko dutela biharko azoka berezia. Bertan, 11 ekoizleren produktuak izango dira salgai. Honakoa da partaideen zerrenda: Doniene (barazkiak), Kortaberri (barazkiak), Txindurri Iturri (sagardoa), Zortziko (eztia), Berbelar (behi gazta), Aitor Beristain (babarrunak), Iñigo Buenavida (postre beganoak), Mañeko Azpi (gozogintza), Martin Sukia (abarkak), Zuriñe Gredilla (egur tailla) eta Nerea Oria (estanpazioa).