Enplegu-eskatzaileei zuzendutako orientazio-zerbitzua jarri du berriz ere abian Lanbidek herrian, Zabaltzen Sartu eta Debako Udalaren laguntzarekin.
Ostiraletan eskaintzen da zerbitzua, Gizarte Zerbitzuen sailean, 10:00etatik 15:00etara. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute interesatuek, 618777070 telefono zenbakira deituz edo yolandaur@zabaltzen.sartu.org helbide elektronikora mezua idatziz.