Debako Udalak jakinarazi duenez, osoko bilkurarako aztergaiak hauek dira:
- Alkatetza dekretuen kontrola.
- Vialine enpresak kudeatutako 2022ko trafiko isunei buruzko Alkatearen Dekretuen kontrola.
- Egonkortze prozesuan sartuko diren lanpostuen zerrenda onartzea, hala badagokio.
- Igogailuak edo eraikinetarako irisgarritasun unibertsala bermatzen duten bestelako elementuak instalatzeko ezinbestekoak diren espazio libreen edo jabari publikoko eremuen azalerak okupatzeko baimenak emateko baldintzak onartzea, hala badagokio.
- Onartzea, hala badagokio, Debegesaren eta Debako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Kostaldeko Unesko Geoparkearen Helmugetako Turismo Jasangarritasuneko Plana Deban gauzatzeko.
- Uztaileko eta abenduko ohiko osoko bilkurak egiteko datak aldatzea, hala badagokio.
- Next Generation Funtsak dirulaguntzetara aurkeztuko den Gudarien Plazako guneko urbanizazio proiektuari buruz berri ematea.
- Deba-Mutriku zubiaren obrari buruz berri ematea.
- Ukrainari buruzko Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
- Saharari buruzko Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
- LGTBI fobiaren aurkako Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
- Eskari eta galderak.