Irratian aipatu duenez, ez zuen espero, baina Mister lehiaketan aurkezteko proposamena egin diote antolakuntzakoek, beste zazpi aukerako izenen artean berearen alde eginda, eta Xabi Osa herritarrak baiezkoa eman du. Gipuzkoa ordezkatuko du ekainean egingo den lehiaketan.
Desberdin jaio arren, aurrera egitea lortu du Xabi Osak, eta gainera, goi mailako kirolaria da crossfit munduan. Anboto Crossfit gimnasioko arduraduna ere bada.
“Berria naiz honetan eta desfilatzen eta argazkietarako posatzen ikasi beharra izango dut, lehenengoa momentu batekoa da, eta zailagoa egiten zait” onartu du elkarrizketan. Bakoitzaren desberdintasunak errespetatzen eta maitatzen ikasi beharraz ere mintzatu da.
Horrez gain, bukatzeko, Berriketan aldizkariari 2021eko azaroan emandako elkarrizketan nabarmendu zuen bezala, “Zer falta duzun baino, zer duzun ikustea” gomendatu du berriz Osak.
Hemen Berriketan-i emandako elkarrizketa hura irakurtzeko aukera.