Espedizioa Amerikara iritsi eta Magallanesen aurkako matxinada izan ondoren, Patagoniako Santa Cruz badian urperatu zen Santiago ontzia. Negu austral gordina, ekaitzak eta eguraldi eskasa kontuan edukita, Magallanesek erabaki zuen Patagonian zehar ibiltzea.
Zenbait hilabete horrela ibilita, Puerto Santa Cruz-en Santiago ontzia urperatu zen inguruan, aingura botatzea erabaki zuten. 1520ko abuztuaren 31an ito zen, Santiago ontziaren hondakinak jasotzeko asmoz kostaldea arakatzen ari zirela. Domingo de Yarzari bezala, Sevillan zegoenean aurreratua zioten lau hilabeteko soldata: 7.500 marabedi, hain zuzen. Hamabi hilabete eta hogei egunez egindako lanarengatik falta ziren 16.250 marabediak 1526ko abuztuaren 11an kobratu zituen Martin Ochoa de Sasiolak.