1515eko maiatzaren 24an, Zarauzko San Sebastian de Urteta elizan sinatutako akta batean agertzen den bezala, Andres Indañetari eman zion Zarautzen berak egindako ontzi bat .
Batzuen ustez, hau da, hain zuzen, 1518ko irailaren 23an Domingo de Apallua ondarrutarrari konfiskatutako Santa Maria izeneko ontzia; Victoria izenarekin birbataiatu zen ontzi hori geroago, eta Elkanoren eskutik lehenengo munduko bira eman zuen. 1537ko urteko zenbait idatzietan agertzen den bezala, itsasontziak egiten jarraitu zuen itziartar honek Debako beste auzotar batzuekin batera.