Azken hilabeteetan antolatzen ari den hitzaldi zikloari segida emanez, Trantsizio Energetikoa Euskadin hitzaldia antolatu du Debako EAJk. “Energia ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkorragoak lortzeko asmoz”, gaian aditua den hizlaria gonbidatu du alderdi jeltzaleak: Iñigo Ansola Kareaga, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia eta Hidrogenoaren Euskal Elkarteko lehendakariordea.
Solasaldiaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, Ansolak energia trantsizioa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan nola gertatzen ari den azaldu die gerturatzen direnei. “Bereziki, energia komunitateetan jarriko du arreta”. Euskal energia sistemaren erronkak Europako beste herrialdeekin ere alderatuko ditu hizlariak.