Zerrendaburu sozialistak azaldu du PSE-EE-ren zerrenburu aurkeztu dela Debak herri gisa “gehiago merezi” duela argi duelako. Bide beretik, hauteskundeetara aurkeztu duen proiektua Debako bizilagunek “behar dutena” dela azpimarratu du. “Sozialisten asmoa da ahalik eta ordezkaritza handiena lortzea eta herritarren bizitza hobetzeko baliagarriak izatea”.
Ohar batean adierazi duenez, Debako herritarren bizi kalitatea “hobetzeko” proiektu bat du. “Proposamen zehatzak eta gauzagarriak ditugu etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko”. Datorren agintaldirako ezarri duen ibilbide orrian, zehazki, Deban dagoen aparkatzeko arazoa konpontzeko nahia agertu du. Haur parke “eskasia” dagoela ere dio, eta ezinbestekotzat jo du “inklusiboak eta irisgarriak” izango diren haurrentzako espazioak eraikitzea. “Segurtasun eza” ere salatu du: “herriko arazo nagusietako bat da”.
Zahar etxe publiko baten beharra ere nabarmendu du. “Debako premia nagusienetako bat zahar etxe bat da, nire ustez”. Azkueren esanetan, neurri hori “ezinbestekoa” da, urtetik urtera adineko pertsonen kopurua hazten doalako. Udaletik Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa bilatzeko asmoa du, proiektua hurrengo agintaldian gauzatu ahal izan dadin. Debako gazteen alde lan egiteko helburuarekin aurkeztu dela ere esan du. “Herriak etorkizuna izan dezan, gazteak jaio diren udalerrian geratu behar dira, eta, horretarako, etxebizitza politikak bultzatzea ezinbestekoa da. Egoera horrek gure herriaren hazkundea oztopatzen du”.
Turismo sektorearen kudeaketa hobetzeko nahia ere agertu du. “Enplegua eta aberastasuna sortzeko giltzarria da turismoa”. Aitortu du Gipuzkoan sektore hori estrategikoa dela, eta Deba indartzeko udalak “indar eta dinamismo handiko” eremu hori baliatuko beharko lukeela dio. “Lasturko haranak, Kostaldeko Donejakue bideak, Geoparkeak eta beste eraikin erlijioso batzuek
Alkategaiari buruz. Eibartarra da jaiotzez, baina adierazi du Debari “oso lotua” dagoela. Filosofia, Politika eta Ekonomia Gradua ikasten ari da Deustuko Unibertsitatean eta azken hilabeteetan truke programa batean ere parte hartu du, Peruko Antonio Ruiz de Montoya Unibertsitatean.