EH Bilduk udal hauteskundeetan erakutsitako nagusitasuna berretsi du Deban Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 2019an baino 172 boto gehiago lortu ditu oraingoan, botoen %39,46 eskuratuta (1.209 boto guztira), eta 169 botoren aldea atera dio bigarren indarra izan den EAJ-PNVri. Duela lau urte alderdi jeltzalea nagusitu zen udalerrian, 1.247 botorekin, baina 207 botoko galera izan dute orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta eta, hortaz, bigarren alderdi bozkatuena izatera pasa da, botoen %33,94rekin.
Hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da, 423 botorekin (273 izan zituen duela lau urte), eta Sumar alderdiak 244 herritarren bozak jaso ditu. PPk, berriz, 100 boto lortu ditu Deban (2019an baino 40 gehiago), eta Vox-ek 18 (2019an 30 boto izan zituen).
Oraingoan %28,84koa izan da abstentzioa, orain lau urte baino ia bi puntu handiagoa. Guztira 3.079 herritarrek eman dute botoa (3.116 izan ziren 2019an).
Hona hemen hauteskundeetako datuak; Debari dagozkionak ez ezik, Debabarrena eskualdekoak ere ikusgai dituzue tauletan.
Debako emaitzak 2023/2019: