Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur arratsaldean

Berriketan 2023ko aza. 29a, 11:29

19:00etan hasiko da gaurko (azaroak 29) bilkura, udaletxeko batzar aretoan. Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide bertan.

Udaletik jakinarazi dutenez, honakoa da gaur eztabaidatuko den gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurari dagokion akta zirriborroa onartzea, hala badagokio.
  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Vialine enpresak kudeatutako 2023ko trafiko isunei buruzko alkatetzaren dekretuen kontrola.
  • Onartzea, hala badagokio, Lasturko kanalaren inguruko historia eta ingurumen azterketarako
    bekako oinarriak.
  • Onartzea, hala badagokio, 2023ko Enplegu Planaren esku uzteko hitzarmenaren onarpena.
  • Onartzea, hala badagokio, Elgoibar, Mutriku, Deba eta Mendaroko udalen arteko lankidetza hitzarmena, Mendaroko adinekoentzako udal ostatu zerbitzuak kudeatu eta erabiltzeko.
  • Onartzea, hala badagokio, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako mozioa: Gutxieneko pentsioa 1080€.
    • EAJ-PNVk aurkeztutako mozio alternatiboa.
  • Onartzea, hala badagokio, EAJ-PNV alderdiak aurkeztutako mozioa: Euskal zaintza eredu
    sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldekoa.
  • Onartzea, hala badagokio, UEMAk aurkeztutako adierazpen instituzionala: Euskararen
    Nazioarteko Eguna 2023.
  • Eskari eta galderak