2024ko azaroaren 22an Tokikomeko hedabideak Nafarroako Artika aretoan batuko dira eta aurtengo azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak sarituko dituzte. Horrez gain, hedabideek gogoeta egingo dute elkarrekin.
AEK: "Beti ez du balio gauzak modu berean egiteak"

Tokikom aza 19, 09:39 Debabarrena

AEKren ordezkaritza nagusia den Nazio Kontseiluko kideak dira Lurdes Etxezarreta (Larrabetzu, Bizkaia, 1975) eta Xabi Gartzia (Iruñea, 1976), Bizkaiko eta Nafarroako Artezkaritzako kideak, hurrenez hurren. AEKren estrategia garatzea, hizkuntza politikaren jarraipena egitea, administrazioarekin harremanak izatea, erakundeetan eta foroetan AEK ordezkatzea… dira beren egitekoak. AEKren ibilbidean izandako aldaketez-eta aritu dira hizketan biak.