Zuhatzaren abenduko zozketak badu irabazlea: Nekane Goikoetxea

Berriketan 2021ko abe. 29a, 14:57

Zuhatza Euskara Elkarteak hilabetero antolatzen duen zozketako abenduko bazkide saritua Nekane Goikoetxea izan da.

Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako dinamika da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero hilero. Azaroan, Soraluzeko Blues Hotsak musika jaialdira bertaratzeko lau sarrera bikoitz zozketatu ziren eta oraingoan Yurrita markako arrain-kontserba sorta zozketatu da.