Uztaileko “Berriketan” aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2022ko uzt. 29a, 09:05

Herri aldizkariaren 275. zenbakia internet bidez ere irakurtzeko aukera dago jadanik, berriketan.eus atarian. Ale berria ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Uztaileko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Irene Sarrionandia kirolariari egindako elkarrizketa, Kolorez Blai euskal udalekuetan ateratako argazkien bilduma, Reuseko dantza eta castell taldeetako ordezkariekin izandako solasaldiak edota Ozio-Bideren 75. urteurrenari buruzko erreportajea. Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Eta, gainera, Kopraixetako eta San Roke jaietako egitarauak ere badarkatza oraingoan.

Hemen irakur daiteke ale osoa.