Urtarrileko Deba-Itziar Bira lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Berriketan 2023ko ots. 9a, 10:47
Abian dago Debako Udalak, Burdin Kurutz Mendi Taldeak eta Zuhatza Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako hilabete honetako Bira lehiaketa. Otsailaren 14ra bitartean egongo da bertan parte hartzeko aukera eta oraingoan Zortziko ezti markako produktuak daude jokoan.

Lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi bezala, Zortziko ezti markako bost produktu sorta banatuko dira erantzun gehien asmatzen dituztenen artean; eta, parte hartzaile guztien artean, berriz, hamar produktu sorta izango dira jokoan. Otsailaren 14a izango da erantzunak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzeko, klikatu ondorengo estekan.

Bestalde, abenduko lehiaketaren irabazleak ere iragarri berri dituzte antolatzaileek. Sari nagusia (Zuriñe Gredillaren artelanak) Jose Luis Mugarzak eta Jokin Oriak lortu dute. Parte hartzaileen saria, aldiz, Itziar Enbili egokitu zaio.