Udalekuetan begirale eta zuzendari aritzeko lan deialdiak egin ditu Zuhatza elkarteak

Udako Kolorez Blai euskal udalekuetan lanean aritzeko deialdia ireki du Zuhatzak. Begirale eta zuzendari lanetan aritzeko prest daudenek apirilaren 22ra arteko epea dute euren curriculum-ak aurkezteko.
Debako Kolorez Blai Udalekuetako BEGIRALEA
Lanpostuaren baldintzak:
-Aisialdiko begirale titulua izatea.
-3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo horren baliokidea egiaztatzea (titulaziorik ez dutenei, Udalak proba bat egingo die eskatutako gaitasuna egiaztatu ahal izan dezaten).
Baloratuko da:
-Unibertsitateko titulazioa izatea: Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Lanean, Irakasle Eskolan, Psikopedagogian edo Psikologian.
-Antzeko lanpostuetan lan-esperientzia izatea.
-Debakoa edo ingurukoa izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
-Aisialdiko begirale ikastaroa euskaraz egin izana.
Kontuan hartu beharrekoak:
-Hautatuek oinarrizko prestakuntza-asteburu batean hartu beharko dute parte.
Kolorez Blai Udalekuetako AISIALDIKO ZUZENDARIA
Lanpostuaren baldintzak:
-Aisialdiko zuzendari titulua izatea.
-Antzeko lanpostuetan gutxieneko lan-esperientzia: urtebete.
-3. hizkuntza-eskakizuna (EGA) edo horren baliokidea egiaztatzea (titulaziorik ez dutenei, Udalak proba bat egingo die eskatutako gaitasuna egiaztatu ahal izan dezaten).
Baloratuko da:
-Unibertsitateko titulazioa izatea: Gizarte Hezkuntzan, Gizarte Lanean, Irakasle Eskolan, Psikopedagogian edo Psikologian.
-Debakoa edo ingurukoa izatea.
-Gidabaimena eta autoa izatea.
-Zuhatza Euskara Elkarteko bazkide izatea.
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa euskaraz egin izana.
Kontuan hartu beharrekoak:
-Hautatuek oinarrizko prestakuntza-asteburu batean hartu beharko dute parte.