Udalak Deba-Zumaia biotopo babestuko arauen berri eman du panelen bidez

Berriketan 2022ko urt. 25a, 12:48

Deba-Zumaia biotopo babestuaren araudi berriaren puntu garrantzitsuenak laburbildu eta Geoparkeko hainbat txokotan, interpretazio panelen bidez, ikusgai jarri ditu Debako Udalak.

Babestutako ingurune natural batean gaudela gogorarazi nahi izan du horrela eta, bide batez, errespetua izateko eta arauak betetzeko eskaera egin die herritarrei.