Turismo bulegorako administrari laguntzaileen lan-poltsa oposizio-lehiaketa bidez sortzeko deialdia egin du Udalak

Debako Udalak Turismo bulegorako administrari laguntzaileen lan-poltsa oposizio-lehiaketa bidez sortzeko deialdia argitaratu berri du. Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 4an eginiko
bileran erabaki zuen, besteak beste, deialdi hau onartzea, baita deialdia bera arautzen duten oinarriak onartzea ere.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Debako Udalaren iragarki taulan eta webgunean oraintsu argitaratu dituzte deialdia eta hari dagozkion oinarriak.