Presoen eskubideen aldeko hileko azken ostirala kultur ekimenez osatu du Arrano Elkarteak

Berriketan 2021ko aza. 20a, 11:02

Debako Arrano Elkarteak, Sare eta Etxeratek hileroko azken ostiralean deitzen duten euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioarekin bat egin eta kultur ekimen ezberdinez osatu du egitaraua.

Datorrena izango da azaroko azken ostirala, eta Arrano Elkarteak babestu du presoen eskubideen alde egingo den ekimena. Hilero bezala, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatuko dira hurrengo ostiralean, azaroak 26, 19:30etik aurrera, Foruen Plazan burutuko den elkarretaratzean. Ondoren, iluntzeko 21:00etan, pikoteo-luntxa antolatu dute Arrano Elkartean. Mobilizazio eguna amaitzeko, Goizane eta Juliaren emanaldi akustikoa izango da Arrano Elkartean, gaueko 22:00etatik aurrera.