Ostegunean egingo du ohiko osoko bilkura Debako udalbatzak

Berriz ere ohiko moldera ekarriko dituzte osoko bilkurak Debako udaletxean, azken hilabeteotan ez bezala, bertara joateko aukera izango baitute herritarrek aurrerantzean. Ostegunerako deitu dute ohiko osoko bilkura; 19:00etan izango da, pleno aretoan.

Udalbatzak zazpi gai landuko ditu urriko osoko bilkuran. Hona hemen aztergaiak:

  • Alkatearen dekretuen kontrola.
  • Vialine enpresak kudeatutako 2021eko trafiko isunei buruzko Alkatearen Dekretuen
    kontrola.
  • 2020ko Garapenerako Lankidetzarako dirulaguntzen zuriketan 2 proiekturen aldaketa
    edo/eta atzerapen eskaerak onartzea, hala badagokio.
  • Gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezientzat eta araututako gizarteratze-enpresentzat erreserbaturiko Debako udalerriko soropilak, lorategiak, zuhaitzak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzuaren kontratazio-espedientea onartzea, hala badagokio.
  • Abenduko ohiko osoko bilkura abenduaren 21ean egitea adostea, hala badagokio.
  • Energia horniduraren prezioen gorakadaren aurrean hartzeko neurrien inguruko
    mozioa onartzea, hala badagokio.
  • Eskari eta galderak.