Osoko bilkura egingo du etzi udalbatzak

Berriketan 2022ko mai. 2a, 17:24

Debako udalbatzak osoko bilkura egingo du etzi, asteazkenarekin, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Aurreikusitakoaren arabera, Deba-Mutriku arteko zubiaren obrari buruzko informazioa emango dute bilkuran eta aztertuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, Ukrainari eta Saharari buruzko adierazpen instituzionalak ere.

Debako Udalak jakinarazi duenez, osoko bilkurarako aztergaiak hauek dira:

  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Vialine enpresak kudeatutako 2022ko trafiko isunei buruzko Alkatearen Dekretuen kontrola.
  • Egonkortze prozesuan sartuko diren lanpostuen zerrenda onartzea, hala badagokio.
  • Igogailuak edo eraikinetarako irisgarritasun unibertsala bermatzen duten bestelako elementuak instalatzeko ezinbestekoak diren espazio libreen edo jabari publikoko eremuen azalerak okupatzeko baimenak emateko baldintzak onartzea, hala badagokio.
  • Onartzea, hala badagokio, Debegesaren eta Debako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Kostaldeko Unesko Geoparkearen Helmugetako Turismo Jasangarritasuneko Plana Deban gauzatzeko.
  • Uztaileko eta abenduko ohiko osoko bilkurak egiteko datak aldatzea, hala badagokio.
  • Next Generation Funtsak dirulaguntzetara aurkeztuko den Gudarien Plazako guneko urbanizazio proiektuari buruz berri ematea.
  • Deba-Mutriku zubiaren obrari buruz berri ematea.
  • Ukrainari buruzko Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
  • Saharari buruzko Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
  • LGTBI fobiaren aurkako Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio.
  • Eskari eta galderak.