Osoko bilkura egingo du bihar Debako udalbatzak

Berriketan 2022ko mai. 25a, 10:49
Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du bihar, asteazkena, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Aztertuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, iazko aurrekontu orokorraren kitapena onartzea edota 2023ko abuztuaren 16a (San Roke eguna) tokian tokiko jai eguna izendatzea, hala badagokio.

Debako Udalak jakinarazi duenez, osoko bilkurarako aztergaiak hauek dira:

  • Alkatetza dekretuen kontrola.
  • Vialine enpresak kudeatutako 2022ko trafiko isunei buruzko Alkatearen Dekretuen kontrola.
  • 2021eko kontu orokorraren kitapena onartzea, hala badagokio.
  • Itziarko Auzo Udaleko 1/2022 zenbakidun kredituen aldaketa onartzea, hala badagokio.
  • 2023ko abuztuaren 16a, San Roke, tokian tokiko jai eguna izatea adostea, hala badagokio.
  • Onartzea, hala badagokio, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debako Udalaren arteko hitzarmena, “N-634 errepidearen ondoan, Debako Artzabal auzoko 1 eta 13 zenbakien artean, espaloia egiteko proiektua” gauzatu eta finantzatzekoa.
  • Udalsarea 2030. Tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko akordioa onartzea, hala badagokio.
  • Eskari eta galderak.