Ohiko osoko bilkura egingo du Itziarko Auzo Udalak

Ohiko osoko bilkura egingo du Itziarko Auzo Udalak gaur, asteazkena, 17:30ean kontzeju etxean. Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide bertan.
Auzo Udalak gogorarazi du oraingo honetan ere osasun-pandemiara egokitutako neurriak beteko direla hitzorduan. Hona hemen osoko bilkurako aztergaien zerrenda:
- Aurreko plenoko akta onartzea, hala badagokio.
- Jose Luis Salaberri Iñarra udal idazkari berriaren aurkezpena, hala badagokio.
- Antsorregitik Larraskandara doan bidean sortutako lurjausia dela eta beharrezko diren proiektua eta topografia lanak esleitzea, hala badagokio.
- Proiektua Siestra IngenierÃa y Arquitectura SL enpresari esleitzea, 3.500 euroan.
- Topografia lanak Ana Alonso Ezcurdiari esleitzea, 450 euroan.
- 2021eko Girotuz udalekuak jarduerari dagokion diru-laguntza ematea Burugorri Martxan ekimenari, hala badagokio.
- Apaizetxe eraikina eta inguruan duen lursaila erabili ahal izateko Itziarko Parrokiarekin sinatutako alokairu kontratua berrestea, hala badagokio.
- Mardari auzoan egiten ari diren indusketa lanak direla eta, “Arkeologia ikerketak egiteko” Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako 3.299 euroko diru-laguntza onartzea, hala badagokio.
- 2021-2022 denboraldian kultur egitaraua garatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako 4.148 euroko diru-laguntza onartzea, hala badagokio.
- Kreditu aldaketak partida artean, “Kudeatzaile teknikoa” (195) partidatik:
- a) Eskola txikia alokairua partidara 5.000 euro
- b) Kultur jarduerak partidara 15.000 euro
- d) Gaztelekua partidara 18.000 euro
- e) Udalekuak eta ludoteka partidara 2.000 euro
- Erregu eta galderak