Ohiko osoko bilkura egingo du Itziarko Auzo Udalak gaur arratsaldean

Berriketan 2022ko mai. 24a, 10:12
Ohiko osoko bilkura egingo du Itziarko Auzo Udalak gaur, asteartea, 17:00etan, Apaizetxea eraikineko batzar aretoan. Hilero bezala, hainbat gai izango dituzte hizpide bertan.

Auzo Udalak gogorarazi du, ekitaldi irekia izanik, herritar orok duela bilkurara agertu eta bertan parte hartzeko eskubidea. Hona hemen osoko bilkurako aztergaien zerrenda:

  • Aurreko akta irakurri eta onartzea.
  • Lasturko frontoiko fokoak LED erakoak jartzea eta programazioa berritzea, TECUNI S.A. enpresari lanak esleituz, 6.781,84€ko kopuruarekin.
  • Lasturko frontoiko argindarraren hobekuntzak EVE diru-laguntzetara aurkeztea.
  • Andutz Kultur Taldeari, ospatua den Erromeria Eguna finantzatzeko, 4.500€ko diru-laguntza zuzena esleitzea.
  • Endoia auzoan Asentzio jaiak antolatzeko, Gaztendoia Auzo Elkarteari 1.900€ko diru-laguntza zuzena esleitzea.
  • Aixako zuloa leizearen eremua babesteko proiektuaren baitan, inguruan dagoen 3 hektareako lursaila erostea.
  • Apaizetxea eraikinaren behe solairuan ekialdeko hegalean batzar aretora iristeko egin beharreko irisgarritasun obrak Igeltseritza Lankideak S.L. enpresari esleitzea, 9.056,85€ko kopuruarekin.
  • Apaizetxea eraikinaren ekialdeko hegaleko irisgarritasun obra horiei lotuta, segurtasun arauak betetzen dituen baranda jartzeko lanak J.PEREZ S.L. enpresari esleitzea, 1.575,42€ko kopuruarekin.
  • Girotuz begiraleen taldeari udalekuak antolatzeko 7.500€ko diru-laguntza zuzena esleitzea.
  • Burugorri Ostatuaren egungo esleipen kontratua lau urtez luzatzea sinatzea.
  • “LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna: maiatzak 17. Adierazpen instituzionala” mozioa onartzea.
  • Erregu eta galderak.