Martxan da Euskadi Bono Denda, herrian erostea sustatzeko bonu-programa

Berriketan 2022ko eka. 8a, 11:23

Uztailaren 3ra arte, Debako hamahiru saltokitan ere erabili ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Bono Dendak.

Horien bitartez, 30 euroko gastu bakoitzeko, 10 euroko deskontua eskuratu ahal da. Pertsona bakoitzak bost bonu erabiltzeko aukera izango du. Deban, honako saltokiak atxiki dira Euskadi Bono Denda kanpainara: 

  • Adats ileapaindegia
  • Apain ileapaindegia
  • Ilea ileapaindegia
  • Josefina mertzeria
  • Kaixo arropa-denda
  • Katalo burdindegia
  • Lamariano oinetakoak
  • Masillo liburu-denda
  • Estilo arropa-denda
  • Maitane Boutique-a
  • Mugan arropa-denda
  • Allika argazki-denda
  • Uzuri optika eta audio denda

Saltoki horietako batean egindako 30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko beherapena eskuratuko du bonuaren erabiltzaileak, uztailaren 3ra bitartean. Pertsona bakoitzak bost bonu erabili ahal izango ditu. Bonuak ez dira erosten; ordaintzeko unean eskatzen dira kanpainari atxikitako edozein establezimendutan.

Erabiltzaileak, hala nahi izanez gero, bere bonuak erosketa bakar batean metatu ahal izango ditu, edo hainbat erosketatan bestela. Bonuak erabiltzeko bigarren aldia udazkenean izango da, urriaren 1etik abenduaren 4ra. Guztira, 500.000 bonu atera ditu Jaurlaritzak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.