Maiatzeko “Berriketan” aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2022ko mai. 30a, 11:56

Herri aldizkariaren 273. zenbakia internet bidez ere irakurtzeko aukera dago jadanik, berriketan.eus atarian. Ale berria ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Maiatzeko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Goaz Antzerki Taldeari egindako elkarrizketa, Santiagoko Bidearen Lagunen Elkarteak Herrikoak Berriketan atalean egindako gogoeta, gurera etorri berri diren errefuxiatu ukrainarrekin izandako elkarrizketa edota herriko Erraldoien Konpartsako kideekin izandako solasaldia. Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Eta, gainera, BIEMH Makina-erremintaren azokan Debabarrenak aurkeztutakoen berri ematen duen Dkt Debabarreneko Komunikazio Taldeak egindako gehigarri berezia ere badakar oraingoan.

Hemen ikus daiteke ale osoa.