Iraileko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2022ko ira. 29a, 13:22

Herri aldizkariaren 276. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Ale berria ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekari guztiak ere bertan daude irakurgai.

Iraileko ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Iñigo Ruiz de Gordejuela musikariari egindako elkarrizketa, Euskal Jaian ateratako argazkien bilduma, Aitor Oñederra zinemagileak Animadeba jaialdiari buruz egindako kronika edota Agustin Astorkiak Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zioneko 500. urteurrenari buruz egindako erreportajea.

Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak. Eta, gainera, Debabarreneko Komunikazio Taldeak Euskaraldia hizpide hartuta egin duen albistea ere badakar oraingoan.

HEMEN irakur daiteke ale osoa.