Iraileko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Herri aldizkariaren 287. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ikasturte berriko lehen ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Animadeba jaialdiko palmaresa eta Aitor OƱederra zuzendariaren balorazioa, Debako eta Itziarko parrokietan izandako esperientziak hizpide hartuta Patxi Aizpitarte apaizari egindako elkarrizketa, Berriketan aldizkariaren mende laurdeneko ibilbideari buruzko gehigarria, Zuhatza Kolore Anitz Aisialdi Taldearen 10. urteurrenari buruzko kronika eta elkarrizketak… Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, betiko legez, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak).

HEMEN irakur daiteke uztaileko ale osoa.